Ingurunea

GURE PERTSONAIAK

Ea, Bizkaia

Busturialdea eta Lea-Artibairen mugan dago Ea, Gernika eta Lekeitioren artean. Bi eskualdeetako toki interesgarrienak bisitatzera joateko kokaleku ezin hobean.
Bekale pentsioa kostaldeko EA herriaren erdigunean dago. Herriaren izen berbereko Ea errekak eta bera gurutzatzen duten bi zubi erromanikoek berezko izaera ematen diote herriari, eta errekaren gainean begiesten ditugu arrantzaleen etxe txikietako balkoiak. Errekaren alde bietara herriko kale nagusiak daude; batek hondartzaraino garamatza, besteak berriz, portura zuzen-zuzenean.
Hondartza Pentsiotik 100 metrora aurkituko duzu, Hondartzako ura kalitate onekoa, lasaia ta barea da, ezin hobea igeri egiteko eta umeekin bainatzeko. Ur kalitate eta Zerbitzu aldetik Eako Hondartzak ikurrin urdina dauka.
Herrian eleiza eta baselizak ere badira ikusgai. Batak estilo neoklasikoa du, eta besteak, barrokoa. Hauez gain, bada baseliza txiki bat talaian “Tala”. Bertatik kantauri itsasoa begiztatzen zuten antzinako herritarrek eta Talako Amari otoi egiten zioten arrantzaleek etxerako bidea aurki zezaten.

hostal bekale ea bizkaia vista 1

Ea hondartza

Herrian ondo errotua dago txikiteorako ohitura. Herritarrak koadriletan batu eta herriko tabernetan txikitoak eta pintxoak dastatzen dituzte, batzuetan kantua lagun dutela.
Ea baserri giroko auzoz inguratuta dago, hala nola, Bedarona, Natxitua eta Angelutxu. Hauek guztiak Ea udalerriaren parte dira, eta batetik bestera joateko, zein, besterik gabe, inguruetan osteratxoa egiteko oinezko eta bizikletazko ibilbide politak aurkituko ditugu.
Baina kotxez joanda, 10 minutura, badira eskualdeko bi hondartza ezagunenak ere: Laga eta Laida. Hondartza hauetako paisaia paregabea da; Lagak Ogoño mendia eta Izaro uhartea miresteko aukera eskainiko digu, Laidak, berriz, eskualdearen eskuin aldeko herriez eta itsasadarraz gozatzekoa. Hondartza hauetan paisaiaz gain, ur-kirolez eta abenturazkoez ere gozatuko dugun ahi izanez gero.

Ea zer egin?

Urdaibaiko Biosfera Erreserba

Lapatza erreka Natxitua

Karraspio

Ea Erdi Aroko zubia

Bilbao

San Juan de Gaztelugatxe

Guernica-Luno

Mundaca

Privacy Overview
Bekale

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Strictly Necessary Cookies

Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.

If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.

3rd Party Cookies

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site, and the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us to improve our website.